entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-05-29

Sanferminetako Jaigunearen egitaraua jakinarazi dute

Besteak beste, Berri Txarrak, Kashbad, Betagarri, Los Chicos del Maiz, Estricalla edota Esne Beltza taldeek joko dute

Herri Sanferminak martxan. Herri Sanferminak martxan.
Musika egitarauak Santo Domingo kalean gora doazen Torrestrella ganadutegiko zezenek baino bultzada askoz handiagoa dauka



Gora Iruñeak aurtengo Sanferminerako prestatu duen egitaraua jakinarazi du gaur goizean (maiatzak 29). Inondik inora, programa erakargarria, askotarikoa eta deigarria lotu dute.
Euskal Herriko taldeak dira nagusi eta jai esparruan entzunen diren soinuak gustu eta ia zaletasun guztiak asetzeko modukoak: ska-punk festazalea, hardcore punk gordina, folka, punk rocka, hip-hopa eta rapa, jatorri jamaikar eta afrikarreko doinuak, metala, rocka...
Bestalde, zale mordoa erakartzen ohi duten hainbat taldek joko dute: Berri Txarrak, Kashbad, Betagarri, Esne Beltza, Governos, Los Chicos del Maiz, En Tol Sarmiento...

Egunez eguneko egitaraua jakin bitartean, honatx Jaigunean joko dute taldeen zerrenda:

  • BERRI TXARRAK
  • ON
  • TRACCIÓN
  • XAIKO
  • SKATU
  • KREATOR
  • RADIKAL FRUIT
  • ULTIMOS REYES
  • IPAR FOLK
  • HERABE
  • KASHBAD
  • LA JODEDERA
  • ZTK RAP
  • BENATION
  • LAS VALIUM
  • DKUAJO
  • ESTRICALLA
  • LUBAKI
  • ESNE BELTZA
  • GOVERNORS
  • BETAGARRI
  • LA VAMOS A LIAR
  • ITZIARREN SEMEAK
  • TRIKITEENS
  • BAD SOUND SYSTEM
  • EN TOL SARMIENTO
  • ELEKTROTXARANGA
  • NX
  • MANOLO CABEZABOLO
Musikaz aparte, noski, bestelako ekitaldi, ikuskizun eta ekintzak izanen dira gozagai Jaigunean: bertsolariak, bazkariak, sokatira, bakarrizketak, zirko tailerrak, Irrien Lagunak, soka saltoa, erralodi topaketa, zezentxoak, rokodromoa...
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.