Governors-en kontzertuaren afixa.
Emanaldia grabatuko dute, udaberri aldera zuzeneko CD-DVDa argitaratzeko
Urtarrilaren 31n
Governors taldeak Bilboko
Santana 27 aretoan emango duen kontzertua grabatu egingo da audioan eta bideoan. Material horrekin Arrasateko taldearen
bosgarren diskoa osatuko da.
Baga-Biga diskoetxeak argitaratuko du 2015eko udaberrian DVD + CD formatuan. Zigilutik adierazi digutenez, kontzertuaren irudiak Aretxabaletako Arteman-ek grabatuko ditu. Sorpresa asko egongo dira, baina aurreratu ezin dizkigutela esan digute.
Dena dela,
bost sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko. Parte hartu!
- Zozketan parte hartzeko arauak:
1) Idatzi mezu bat
entzun@entzun.com helbidera zure izen abizenak eta Governors-en zozketan parte hartu nahi duzula zehaztuz.
2) Zozketan parte hartzeko azken eguna: urtarrilak 27, asteartea, arratsaldeko 14:00ak arte. Ordu horretatik aurrera jasotako eskariak ez dira onartuko.
3) Irabazleak urtarrilaren 27an, arratsaldean, jakinaraziko ditugu.
4) Irabazleek kontzertuaren egunean lehiatilan jasoko dituzte sarrerak bere izen abizenak emanez.