Eta orain Asia!!!
Talde nafarrak Japonia eta Taiwan bisitatuko ditu lehen aldiz eta ondoren Alemania, Irlanda eta Portugalen joko du. Baina lasai, abiatu aurretik Euskal Herrian ere izanen ditugu.
Berri Txarrak taldeak nazioarteko bira berria egingo du martxotik aurrera. Osotara 30 kontzertutik gora iragarri ditu hirukoak, areto zein festibalak barne. Azken hauen artean, apirilaren 20ean Berlinen izango den
Move Against G8 jaialdi erraldoia nabarmendu daiteke.
Bira luze honek bi zati nagusi izango ditu: batetik, Asiara egingo duten lehendabiziko bisita,
Japon eta
Taiwanen arituko direlarik. Bigarren zatia