Argazkia: Gauilunak - Saioa Caba
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Egun, Euskal Herrian bogan dagoen taldea dugu Berri Txarrak. Gurean eskaintzen duten kontzertu bakoitzeko sarrerak agortzen dituzte, eta Ondarroan gertatu bezala, maiz, bi kontzertu jotzera behartuta ikusten dira sarrerak lortu ez dituzten zaleak asetzeko. Eta hala ere, bi egunetan bete ohi dute aretoa, zaleak ugari baitira.
Lekunberriko hirukotearen azken urteotako bilakaera izugarria izan da, gurean gutxik izan dutenaren parekoa. Apenas egon dira geldirik, batik bat
Jaio.Musika.Hil disko arrakastatsua kaleratu eta ondoren munduan barrena hirukote gisa burututako bira ia amaiezinarekin. Egun, Gorka Urbizu dugu taldeko kide sortzaile bakarra, izan ere
Payola diskoa grabatu aurretik David Gonzalez deustuarra (Evirus 69, PiLT, Cobra) batu zitzaien eta uda ostean berriz, Dut eta Kuraia taldeetan bateria astintzen aritutako zein Entzun! aldizkariko kolaboratzaile dugun Galder Izagirre igo zen txalupara beste bidaia bati ekiteko prest. Gabon inguruan Euskal Herrian izan da taldea (Bilbo, Elgeta, Anoeta, Hatortxu Rock, Bonberenea, ...) eta bide batez Gor diskoetxeak berriki kaleratu duen
Denak ez du Balio, singles 1997-2007 disko eta dvd-a zaleen aurrean aurkezteko aukera izan dute. Azken lan horrek, bozka bidez zaleek aukeratutako 22 abesti jasotzeaz gain,