Steve and Berri, Steve Berrini (bai, txiste tamalgarria...)
Berri Txarrak taldeak STEVE ALBINI teknikari ezagunarekin grabatuko du bere lan berria, Chicagoko Electrical Audio estudioetan (AEB). Rock independientearen historian ezinbesteko izena, Steve Albini besteak beste Nirvana, PJ Harvey, Iggy & The Stooges edota Pixies bezalako taldeekin aritu izan da.
Berri Txarrak
apirilaren 4an sartuko da estudioan euren seigarren diskoa izango dena grabatzera.
Steve Albinik teknikari ezagunak grabatuko du beren lan berria, Chicagoko Electrical Audio estudioetan (AEB).Momentuz ez dago lan honen kaleratzen datarik.
Bestalde, taldeak
blog bat jarriko du abian, diskoaren prestaketaren inguruko xehetasunak, gogoetak eta abar bertan argitaratzeko asmoz. Blog hau Berri Txarrak-en myspace orrian aurki daiteke (www.myspace.com/berritxarrak).
BERRI FUJI ROCK-EN YOUTUBEN IKUSGAI
Zuetako askok jakingo duzuenez, Berri Txarrak azken
FUJI ROCK festibalean aritu zen jotzen. Hauxe da Japonian egiten den musika jaialdirik garrantzitsuenetakoa.
Ibon A. Totorikak erreportaje labur bat prestatu du berriki honen inguruan, taldeak bizitako esperientzia eta ikuslego japoniarraren erantzuna ikus dezazuen.
Egizu klik azpiko estekan erreportajea ikusi nahi baduzu: