Itziarren Semeak taldea abuztuaren 4an sartuko da estudioan.
Abuztuaren 4an sartuko dira bizkaitarrak estudiora eta 29an bukatuko dute grabazioa. Diskoa, zeinari oraindik ez dioten izena jarri, udazkenean kaleratuko dute.
Hamaika kantu berri jasoko ditu
Itziarren Semeak taldearen lan berriak. "Ska eta punka izango dira oinarria, baina oraingoan balkanetako doinuak
eta euskal folk edo kantutegi tradizonaleko ukituak ere gehitu
dizkiogu. Hau da, doinu-estilo aldetik berrikuntzak egongo dira", adierazi digute taldekideek.
"Doinu-estilo aldetik berrikuntzak egongo dira"
Esan bezala, udazkenean kaleratuko dute lan berria. Abuztuaren 4an sartuko dira estudiora eta 29rako bukatua izatea espero dute. Grabaketa, nahasketa eta masterizazioaz gain,
Kaki Arkarazo produkzioaz arduratuko da.
Musikazuzenean webgunean diskoaren inguruko jarraipen berezia egingo dute:
http://jarraipenbereziak.musikazuzenean.com/itziarren-semeak-rec/