Betagarri biran
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lerro hauek idazten hasi orduko (apirilak 27, ostirala), Gasteizko taldea Suitzan da. Gauean St. Gallenen kontzertua du jotzekoa. Ondoren, eta besteak beste, Luzernan, Zurichen edo Munichen arituko dira beren ska-rock festazalea aurkezten. Halere, Betagarri albiste gehiagoren iturri ere bada.
Alemania eta Suitzako bira bi epetan egin dute. Lehen hamar kontzertuak martxoan eta apirilean izan dira, eta gainerakoak apirila bukaeran eta maiatzean. Ia emanaldi guztietan ez dute kartela beste talde batekin partekatu, izan ere dagoeneko ezagunak dira Alemanian aurreko urteetan zenbait bira egin baitituzte bertan.
Aretoak beteta egon dira. Aipamen berezia merezi du Berlineko ekitaldiak. Berlinen G8ren aurkako kontzertuak izan dira hiru egunetan zehar eta mundu osoko banda esanguratsuenek Berlineko areto ospetsuenean jo dute (Maria am Ufer), eta tartean Betagarrik. Udan zehar, besteak beste, Galizia eta Katalunia bisitatuko dituzte.
ERC alderdiak St Celonin antolatzen duen jai erraldoian joko du (Acampada Jove). Eta amaitzeko, urrian Argentina eta Txilera joateko gonbitea dute Euskal Etxeen eskutik, eta hori aprobetxatuz beste areto batzutan ere joko dute.
Bestalde, Betagarri taldeak