Berri Txarrak, berriz estudioan.
Berri Txarrak-ek 20. urteurreneko sortze prozesuaren baitan fase berri
bat hasi du. Oraingoan Ricky Falkner (Standstill, Love of Lesbian, The
New Raemon...) ekoizlearen laguntzaz.
Hala, martxoan Venicen (Kalifornia)
Ross Robinsonekin (The Cure,
Slipknot...) hasitako egitasmoa Madrilen izaten ari da segida, bertako Reno
Studios-en.
Ricky Falkner (Standstill, Love of Lesbian, The New Raemon...) ekoizleareki lan egiten ari dira. "Aitortu behar dugu oso ilusionatuta gaudela urte amaieran argitaratuko diren kantu berriokin", adierazi dute Berri Txarrak-eko lagunek estudiotik.