"Onna" da Sorkunen estreinako lana
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Akaso ezinbestekoa zen Sorkun inoiz bakarkako ibilbideari ekitea. Akaso horrela behar zuen, Kashbaden bere ahots-erregistroa betirako utzi ondotik, hainbat talderekin kontaezinezko kolaborazioak sinatu ondotik. Baina inork gutxik uste zuen disko rockeroa eginen zuela, indartsua eta gogor xamarra, zeinean elektronikari ere bide eta leku ematen zaion kantuak beztitzeko... Izan ere, bakarlari gisa aritzea lasaitasunari lotzen zaio beti gure buru-barrenetan, ahaztuta ez duela zertan horrela izan behar. Bada, Sorkunek bere ahotsaren iturria berriz ireki eta bere berea den proiektua erditu du: Onna (emakumea japonieraz) izenburuko diskoa. Ez da ordea, guztiz bakarrik ibili enpresa berri honetan...
Zer dela eta ematen duzu bakarlari gisa hasteko urratsa?
Garaia bazela uste dut. Kashbadekin hiru disko egin ditut, sei-zazpi urtez ibili naiz, eta gero Fermin Muguruzarekin ere egon naiz korista bezala kolaboratzen. Beraz, nire istorioa egitea tokatzen zitzaidala pentsatu nuen. Metak-etik ere bultzatu ninduten eta baita lagunek eta musikariek ere.
Hortaz, gogoa zeneukan...
Bai. Nahiz eta lana egiteko modua taldekoa izan den, lokalean eta denon artean. Baina adibidez, konposaketei dagokienean, Xabi Strubellekin, Be