entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-04-22

Betagarrik '20 Urte Zuzenean' diskoa maiatzaren 6an argitaratuko du

Dagoeneko eskuragarri dago salmenta digitalean 'Jaio Nintzen' singlea

20. urteurrena ospatzen. Zorionak! 20. urteurrena ospatzen. Zorionak!
Lotura erlazionatuak
2013ko udan grabatu zuten lan hau Gasteiz, Bilbo eta Donostian eskainitako kontzertuetan.


Taldearen 20. urteurrena ospatzeko, zer hobe zuzenean grabatutako lan bat argitaratzea baino? Horixe bera pentsatuko zuen Gasteizko koadrilak zer egin eztabaidatzen hasi zirenean. 20 urte ez dira egunero betetzen eta gogoa ez zaie falta euren ska-rocka barreiatzen segitzeko. Bada, hemendik oso gutxira, maiatzaren 6an hain zuzen ere, ikusiko du argia 20 Urte Zuzenean CD/DVD-a (Maldito Records).
Diskoa 2013ko udan grabatu zuten Gasteiz, Bilbo eta Donostian eskainitako kontzertuetan. Gero, Azkarateko Katarain estudioan nahastu eta Mamia estudioan masterizatu dute Trikuk eta Jonan Ordorikak 2014eko hasieran.

Dagoeneko eskuragarri dago salmenta digitalean Jaio Nintzen singlea. Kantu hori bera aukeratu dute aurrerapen bideoa egiteko. Kantua, nonbaiteko izateari buruz, sustraiei eta identitateari buruz hitz egiten du. Honatx emaitza:



  • Bestalde, Betagarri taldeak, 20. urteurrenaren harira gogoeta batzuk zabaldu ditu ohar baten bidez:

BIDAIAZ GOZATUZ

Norbaitek, atzera begiratzean, abiapuntua ezin duenean ikusi, bidea bihurgune okerrez beteta egon delako izan daiteke, edo eta berorren malda eta desnibelek ezinezkoa egiten dutelako ikustea. Gure kasuan, atzera begira eta primeran ikusten dugu bidaiaren hasiera, azal moduan autoeskoletako L-a zeraman kasete hura, 1994-ko maiatzean tabernetatik 500 pezetatan saltzen hasi ginena.

Gurea, hala esan genezake, bidai lasaia eta zuzena izan da, bigarren mailako errepideetatik agian, baina helburu argiarekin, bidaiaz gozatzea
Hartatik 20 maiatza pasa dira, bere 20 negu eta 20 udekin, baina biratzean, egindako bide osoa garden ikusten jarraitzen dugu, baliteke norabide erakargarririk inoiz ez genuelako aukeratu, ezta ezinbesteko jaitsiera zorabiagarriak dakarten igoera ikaragarririk inoiz ez genuelako lortu. Gurea, hala esan genezake, bidai lasaia eta zuzena izan da, bigarren mailako errepideetatik agian, baina helburu argiarekin, bidaiaz gozatzea.
Mila esker 20 urte hauetan zehar laguntzeagatik, eta garrantzitsuena, eroso jarri, aurrera goazela.


Betagarri
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.