Itziarren Semeak - Hemen gaude
Itziarren Semeak - Hemen gaude (Lehen lerroan diskotik hartua, 2011). Lizentzia: Creative Commons: by-sa/2.52006an batu zen lehenengo aldiz Uribe-Butroi eskualdeko lagun koadrila bat Mungiako lokaletan. Mungiako Ingule Gazte Asanbladaren eskutik, 2007ko apirilean igo ziren estreinakoz taula gainera. 2008ko ekainean Ondarruko Santos Records-en hamar abesti grabatu zituzten Ander Muted teknikariaren eskutik. Ska, punk eta hardcore bizia egiten dute, aldarrikapena bizi-pozarekin nahastuz. Pantxoa eta Peioren kanta famatuan jatorri du haien izenak.
Ordutik, diskoak argitaratzen eta zuzenekoak ematen segitu dute.
Partaideak- asier (organoa)
- asier (tronpeta)
- ibon (ahotsa)
- irkus (saxoa)
- jebi (baxua)
- manex (guitarra)
- unai (bateria)
Diskografia- Revolta (Mauka musikagintza, 2014)
- Dale Candela (Mauka musikagintza, 2012)
- Basque of Brixton ep (Autoekoizpena, 2012)
- Lehen lerroan (MusikHerria, 2011)
- Bizkaiko Golfoak (2010)
- Itziarren Semeak (2008)