Sorkun
Basamortuan bakarrik balego bezala senti zitekeen Onna (Metak, 2002) aurreneko lana kaleratu zuenean. Lehen urratsak zituen bakarlari gisara, emakumezko kantariak urri diren lurraldean. Osorik ez ezik, indarberriturik atera zen esperientzia hartatik. Orduko rock doinu indartsuak albora utzi eta elektronikaren eremu bakartiagoan barneratu da orain Duna (Metak) disko berriarekin. Edozein duna gainditzeko gai da, musikaren munduan aurrera egin eta uneoro barrenak eskatzen diona egiteko baldin bada.
Elektronikak, ordenagailuek, programaketek,