"Dale Candela" diskoaren azala.
Dale
Candela (Mauka Musikagintza, 2012) dugu Mungiako
taldearen hirugarren lana.
Hamabost abestik osatzen dute disko berria eta estilo
aniztasuna dugu bere ezaugarri nagusia: funk, punk rock, reggae, ska, hip
hop, hardcore, saltsa, drum and bass eta techno zertzeladak biltzen
baititu. Horregatik, "koktel tropikala" esaten diote disko berriari. Hego Amerikako iraultzak eta emakumeak dira lan honen protagonista nagusiak, euskal presoak eta bestelako aldarriak ahaztu ez badituzte ere.
Andoaingo Garate estudioan egin
dute grabaketa,
Kaki Arkarazoren eskutik, urrian eta azaroan egindako
grabazioan. "Aurreko lanetan ere, Kakiren ukitua nabaria da, guretzat
abestien maila igotzen du