Berri Txarrak trio.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Irailaren 14an kaleratuko da Payola, Berri Txarraken seigarren diskoa Roadrunner diskoetxearen bitartez.
Hamaika kantuz osatutako diskoa da
PAYOLA, 11 kantu, hamaika gogoeta, 11 proposamen, hamaika galdera. Chicagon
Steve Albiniren laguntzarekin ekoitzita, hamabost urteko ibilbidea duen talde
hasi berriaren lana dirudiela esan digute (guk oraindik ez dugu entzun): zuzena, gordina, amorruz betea eta, batez ere, zintzoa.
Are gehiago esan digute entzuterik izan dutenek: disko garaikidea da, bere sasoikoa, bai musikari bai hitzei dagokienez. Musikarekiko begirunea, hitzekiko ardura. Erosotasunik ez, inertziarik ez, autokonplazentziarik ez. Errepikatzerik gura ez duenak arriskatzea du maite.
PAYOLA
irailaren 14tik aurrera salduko da.