Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren aurkako antolatutako kanpaina musikalaren baitan GeldiROCK! jaialdia ospatuko da Uharte Arakilen urriaren 29an, gaueko 21:00tatik aurrera.
Udazken honetarako, Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTren aurkako kontzertuz osaturiko kanpaina musikala antolatu du, 11 herritako gazte asanbladekin batera.
GeldiRock! lelopean makina bat kontzertu egin dira eta eginen dira Sakana guztian urte akabera bitartean eta hauen helburu nagusia musikaz gozatzeaz gain, AHTren inposaketa, suntsiketa eta azpiegitura honen inongo beharra ez dugula adieraztea izanen da.
Pasa berri den PikuRock! kontzertu handia eta azaroaren 29an eginen den GeldiROCK jaialdia izanen dira kanpainako kontzerturik nabarmenenak, nahiz eta badira beste asko.