entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Informazioa
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Entzun

Entzuni buruz

Entzun! aldizkariaren lehen urteak. Entzun! aldizkariaren lehen azalak dira goiko lauak. Aldizkariaren tamaina txikitu zen beranduago: A5ean eginak dira beheko beste lau azalak.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Entzun! euskara hutsean idatzitako lehen aldizkari musikala da. Gaur egun, bi euskarri komunikatibo desberdin baina bateragarri biltzen ditu bere baitara: entzun.com atari musikala eta Entzun! disko-liburua. Biek hala biek, hasierako asmo eta helburuei eusten diete, hau da, gure herriko musikaren isla eta bozgorailu izatea, noski, kanpoko musikak bazter utzi gabe, eta gure hizkuntzan.

Musikan espezializatutako Entzun! egitasmoak 1996. urtean du jatorria, gazte talde batek (tartean Joni eta Imanol Ubeda) lehendabiziko aldizkari musikal euskalduna abiatu zuenean. Garai horretan prentsa idatzian zegoen hutsunea betetzera etorri zen bihilabetekari berri hau. Esan Ozenki zigiluaren babesa izan zuen lehen urratsak eman ahal izateko eta sendotzeko. Denborak aurrera egin ahala, hainbat eskutatik eta herritatik pasa zen Entzun! aldizkariaren ardura, 2002. urtean, eta hainbat hilabetez argitaratu gabe egon ondoren, www.eragin.com-ek argitarapena bere gain hartu zuen arte. Bada, 1996 urtetik, 57 zenbaki argitaratu ziren aipatu maiztasunarekin, azkenekoa 2007ko abenduan.


Jauzia internetera

Bien bitartean, 2003. urtean, www.eragin.com-ek berak, Entzun! aldizkaria sareratu zuen estreinakoz, www.entzun.eus ataria sortuz. Ahalketsu hasieran, lehen urratsak ematen hasi zen euskarri berria, sekulako presentzia eta indarra hartzeraino. www.entzun.eus-en hazkundea ikusita, eta komunikazioaren aro berri batean bete betean murgilduta geundela sinistuta, gure indarrak Interneteko euskarrian jartzeko hautua egin genuen. Halere, ez genion paperezko bertsioari muzin egin nahi izan, eta Entzun! disko-liburua sortu genuen (irakurri Urtekaria-Harpidetza atala).

Gaur egun, Entzun! egitasmoak bi proiektu/euskarri komunikatibo desberdin baina bateragarri biltzen ditu bere baitan: entzun.com atari musikala eta Entzun! disko-liburua. Biek hala biek, hasierako asmo eta helburuei eusten diete, hau da, gure herriko musikaren isla eta bozgorailu izatea, kanpoko musikak bazter utzi gabe noski, eta euskara hutsean

Azkar datoz ordea aldaketak mundu digitalera. Konturatu ginenerako, www.entzun.eus zahartu zitzaigun (teknologiari dagokionean), hil arte bere zeregina ezin hobeki kunplitu bazuen ere. Eta orain, 2011ko irailetik aitzinera, ikusten ari zaren atari berria sareratu dugu bizi ditugun garaiokin bat egiten duena, tresna moderno eta eraginkorra eskainiz eta irakurlearen parte hartzea ahalbidetzen duena.

www.entzun.eus euskarazko musika atari osatuena da. Milaka disko kritika, erreportaje, elkarrizketa, iritizi artikulu, dossier eta txosten eskintzen dizkio irakurleari. Egunero gaurkotzen dira atariaren edukiak, berriak eta kontzertuen agenda batik bat, eta gure datu basea geroz eta handiagoa irakurlearen esku dago uneoro, kontsultarako tresna ezin egokiagoa bihurtuz. 2002. urtetik gabiltza datuak sartzen, hortaz, pentsa.  
 

Lan taldea
 
Urte guzti hauetan, logikoa denez, pertsona andana pasatu da Entzun! etxetik. Kazetariak, kolaboratzaileak, zaletuak, free lance-ak, frikiak, tipo zintzoak, martzianoren bat edo beste... Arestian aipatu ditugun Ubeda anaiekin batera, Agurtzane Arribillaga, Aritz Sound System eta Xabier Sagardia ibili dira koordinazio lanetan (azkenekoak segitzen du zeregi horretan). Izen historiko batzuek ere segitzen dute egun (Gotzon Hermosilla, Rafa Cabeza, Joxi Ubeda...), kazetari psikotikoak  (Arkaitz Villar, Xabier Doncel, I