Berri Txarrak Kaliforniako eguzkipean. Argazkia: BTX.
Ross Robinson (Slipknot, The Cure, At The Drive-In, Sepultura...) ekoizlearen esku jarri dira.
Berri Txarrak hirukoa Kalifornian dago bere zazpigarren diskoa izanen dena grabatzen. Azaroaren bukaeran ikusiko du argia
Kaiowas Records diskoetxearen eskutik.
Ross Robinsonek (Slipknot, The Cure, At The Drive-In, Sepultura...) ekoiztuko du lan berria, zazpigarrena dagoeneko.
Gainera, zuzenean hainbat hilabetez taldearekin trabatu ondotik,
Galder Izagirre bateria jolea grabaketa estudioan estreinatu da jada Berri Txarrak-ekin.