ETS, festa eta aldarrikapena. Argazkia: Stuart MacDonald.
Arabarren hirugarren diskoak Zure mundua du izenburua
Euskal Herrian bizi dugun ska-rock edo ska-corearen eztandaren barruan, bada talde bat apurka nabarmentzen ari dena. Arabako Errioxatik datorren
En Tol Sarmiento (
ETS), hain zuzen ere.
Arabako gazte euskaldunak konbentzitu ostean, batik bat Nafarroan eta Bizkaian ari dira muturra sartzen eta geroz eta jarraitzaile gehiago eskuratzen. Euren formula ez da berria: alaitasuna eta melodia itsaskorrak, ska erritmo azkarrak, rocka, punka eta kutsu sozial zein politikoa duten letrak.
ETS taldearen lan berria,
Zure mundua, 2013ko abenduan grabatu eta nahastu zuen
Haritz Harreguy teknikariak, Higain estudioan (Usurbil, Gipuzkoa) eta masterizazioa
Juan Hidalgok egin zuen 2014ko urtarrilean Mastertips estudioan (Madril). Musika ekoizpena
I