entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

Nøgen Nøgen

Janus Lester, Zea Mays eta Nøgen taldeak Finlandian ariko dira

2024-07-26

Basking Beat jaialdiaren laugarren edizioan ariko dira. Emanaldiak abuztuaren 29 eta 31n izango dira Helsinki eta Tamperen.

RTZ1

RTZ kolektiboa aukeratu dute Iparhots egonaldi artistikorako

2024-07-24

Elkarlan honen helbuura musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektu berriak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea da.

Buika Buika

40. Getxo Folk jaialdiak 13 kontzertu iragarri ditu

2024-07-24

Irailaren 11tik 15era bitarte egingo dute nazioarteko festibala eta, tartean, Buika, Esne Beltza eta Milladoiro ariko dira zuzenean. Juantxo Zeberio konposatzaileak Maddi Oihenart, Olaia Inziarte, Leturia eta Verde Prato batuko ditu ikuskizun berean.

danbaka1

VI. Danbaka-n parte hartzeko epea zabaldu dute

2024-07-22

Debagoienako musika lehiaketaren edizio berriak lau saio ekarriko ditu urritik abendura bitarte, eta final handia urtarrilean jokatuko dute. Emanaldi guztiak Bergarako Seminarixoan izango dira.

Izaro

Izarok BEC!-en itxiko du 'Cerodenero' bira

2024-07-18

Azken kontzertua 2025eko maiatzaren 31n izango da. Sarrerak salgai daude jada eta, momentuz, bi gonbidaturen izenak iragarri ditu: Olatz Salvador eta Baiuca.

Tremenda Jauria Tremenda Jauria

Bonus Track punk hitzordua Durangora iritsiko da

2024-07-15

Azaroaren 16an, Landako Gunean, Soziedad Alkoholika, Tremenda Jauría, El Drogas, Nafarroa 1512, Josetxu Piperrak, Su Ta Gar eta Boikot taldeak ariko dira, besteak beste.

Tanxugueiras Tanxugueiras

Tanxugueiras, ETS edota Zea Mays ariko dira Ei! Bilbao jaialdian

2024-07-15

Kontzertu kolaboratiboa azaroaren 29an izango da Bilbao Arenan eta, kartelean iragarritako taldeekin batera, 2.500 lagunek jarriko diote ahotsa.

Glad is the day

Glad Is The Day jaialdia egingo dute abuztuaren 4an

2024-07-12

Donostiako Gladisenea parkeak festibalaren zortzigarren edizioa hartuko du. La Ola Maldita edota Erromintxelak taldeak zuzenean ariko dira, eta dj saioak ere iragarri dituzte 12:00tan hasi eta 21:00tan amaituko den programazioaren baitan.

bilborock_doku

‘Bilborock, rocka baino askoz gehiago’ filma aurkeztu dute

2024-07-08

Bilboko azken mende laurdeneko historia kultural eta soziala biltzen duen film laburra Álvaro Fierro eta Diego Urruchi profesionalek zuzendu dute.

verde prato Verde Prato

Usopop Diskak-ek eta Atabal aretoak Ipuruan aurkeztu dute

2024-07-05

Azaroaren 1etik 3ra bitarte, Sara herrian, “bazter guztietako kultur herrikoiak” ospatuko dituen egitaraua iragarri dute. Sarrerak salgai dira jada.