Berri Txarrak-ek Kursaaleko kontzerturako sarrerak agortu ditu
Bestalde, Clissongo Hellfest jaialdian eta Parisen joko dute ekainaren bukaeran
BTX power trio!
Gorka Urbizu eta enparauek kontet egoteko arrazoiak dituzte. Lehenik eta behin, Kursaala beteko dute apirilaren 20an eta bestetik, ekainaren hondarrean Frantziar estatuan bi emanaldi inoportante eskainiko dituzte.
Kursaaleko hitzorduari dagokionez, sarrera guztiak saldu dituzte, urteko lehen sold out-a Donostiako auditorioan. "Lehen aldia da taldea halako
areto batetan arituko dena, erronka berri bat hirukoarentzako", irakurri dugu beren webgunean.
Bestalde, Hellfest
jaialdian jotzeko deia jaso dute. Europan musika gogorraren alorrean
egiten den jaialdi garrantzitsuenetakoa da Clisson-en ospatzen den hau. Ekainaren 21ean izango da Berriren emanaldia, Warzone eszenatokian, Bad Religion, Converge, Sick Of It All eta abar luze baten ondoan. www.hellfest.fr
Bukatzeko, ekainaren 22an, Sick Of It All New York-eko talde handiarekin batera joko dute, non eta PARIS-en. Birds In Row taldea ere ariko da bertan. www.digitick.com