Abenduaren 27an egingo da Euskal Herriko neguko hitzordu musikal inportantena.
Euskal preso eta iheslarien aldeko jaialdi beterano honetan, besteak beste Hesian eta Vendetta talde nafarrek lan berriak aurkeztuko dituzte eta Kashbad gipuzkoarrek etenaldia hartu aurreko azkenengo kontzertuetako bat eskainiko dute Atarrabian. Edizio honetako lema: Bukatu dira arantzaz beteriko egunak.
Urtero, Gabonak hurbiltzen diren heinean, musikak eta aldarrikapenak zita garrantzitsua izan ohi dute Iru