Oraintsu bukatu dute diskoa grabatzen.
Governorsen Frenetikodrome diskoa amaituta dago. Hamar abesti berri eta bi estra izango ditu. Frenetikodrome du izena.
Diskoa Haritz Harreguyk grabatu du Usurbileko Higain estudio berrian eta ekoizpena Haritz eta J. Sang-en eskutik egin da. Gitarra indartsuak, erritmo biziak eta ahots boteretsuak osatzen dute diskoaren muina.
Orain zuzenekoen aurkezpen bira prestatzen ari dira; bira horren hasiera apirilean izango da. Diskoa berriz, martxoaren erdialdean kaleratuko dute.
Aipatu estrak berriz, ondoko hauek dira: 2009ko Hatortxurock jaialdian erabilitako abestiaren nahasketa bat eta abesti horren bideoklipa, hain zuzen, azken euskal zinema eta bideo jaialdiko irabazle izendatu zutena.