Betagarri
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aski ezaguna da Betagarri talde arabarra, bai Euskal Herrian bai gure mugetatik kanpo. Taldeak argitara eman dituen lan guztiak zenbatzen baditugu, zazpi aterako zaizkigu, baina agian Betagarriz hitz egiten dugunean, azpimarragarriena euren zuzenekoak dira. Batetik, izugarrizko kontzertu mordoa eskaintzen dute eta bestetik, horietan sortzen duten giroa eta martxa ez dira gauerdiko eztula. Guzti hau behar bezala jaso nahi izan dute Zuzenena izenburuko lanean, zuzeneko grabazioa CD eta CD/DVD formatuetan
Eguerdi euritsua Gasteizen. Hitzordua egina daukat Betagarri taldean ahotsak jartzen dituen I