Berri Txarrak taldeak bere agurrarekin batera argitaratuko duen liburuaren berri eman du sare sozialetan. Berri Txarrak Berba eta irudia. Harkaitz Cano da testuen egilea eta bi argazkilari aritu dira bira osoan argazkiak hartzen. Ibai Arrietak zuri beltzezko argazkiak egin ditu zuzenekoetan eta Eider Iturriagak koloretakoak landu ditu kontzertuz kontzertu.