Fermin Muguruza, jotafuego bere 50. urteurrenean. Argazkia: Kepa Garro.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gezurra dirudi, baina Hatortxu 15. ediziora iritsi da. Urtero jaialdia antolatzeaz gain, 2009an eta aurten bi ospatu dituzte: negukoa eta udaberrikoa, hain zuzen ere. Guzti
horrek behar duen antolakuntza maila eta giza errekurtsoak ehunka
neska-mutil boluntarioren kemenarekin bakarrik gauzatu daitezke. Ezin
diet inolako kexarik jarri lortu diren emaitzei; eta, are gutxiago,
Hatortxuk, beste behin ere, eman digun eskaintza musikalari.
Habeas
Corpus jada sekulako egurra ematen ari zen sartu ginenerako.
Riot
Propaganda izena agertzen zen programan, baina lehenengo zati hau Habeas
Corpus-ena izan zen; ondoren,
Los Chicos del Maiz, Valentziako mutilak
elkartu eta Riot Propaganda osatu arte (Madrileko taldearen partaide
guziak egon ez arren, ia ia Habeas Corpus + Los Chicos Del Ma
Mixil 2013-06-11 13:48:21
berriz ere, HTXen kronika bikaina. F Muguruzaren kontzertua ikaragarria izan zen!!!
Eskerrik asko!!!