entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-07-19

Baga-biga zigiluak erritmo beroen aldeko apustua egin du uda honetan

Reggae, dub eta ska estiloko hiru proposamen dakartza

Reggaea oinarri. Reggaea oinarri.
Lotura erlazionatuak
Bilboko Ke No Falte taldearen itzulera diskografikoa, Gobeo Bay gasteiztarren lehen diskoa eta, lehenengoetatik pixka bat aldentzen badira ere, En Tol Sarmineto arabarren estreinako lana, babestu ditu bizkaiko zigiluak

Reggaea dute oinarri nagusia Ke No Falte eta Gobeo Bay. Lehenengoak nahiko ezagunak egin ziren joan den mendeko 90eko hamarkadaren bigarren erdian. Bi disko eta ehunka zuzeneko eman zituzten. Santutxuko taldeak 1999an eman zuen azken kontzertua.
Urte asko eta askoren ondoren, berriz itzuli dira, Vente conmigo izeneko disko berriarekin, non fusioa oso nabaria den (samba, pop, rock...) eta gaztelaniaz interpretatua dagoen.
Taldeko bizkarrezurra osatzen zuten jatorrizko bi kiderekin itzuli da Ke No Falte: Jose (ahotsa eta gitarra) eta Axier (baxua).

Izena berria bada ere, gaur eta hemen mintzagai ditugun taldeen artean, edo hobe, musikarien artean beteranoenak ditugu Gobeo Bay-en aritzen direnak. Izan ere, Potato eta ondoren Arawak taldeetako Okiman eta Trepi aritzen dira Gobeo Bay taldean. Iaz jarri zuten talde hau ibilian eta disko bikoitz batekin debutatu dute: Alfa y Omega. Lehenegoan taldearen abestiak daude (gaztelaniaz kantatuak) eta bigarrenean Roberto S
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.