Igarotako garaiak, gaur
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kashbad taldea pare bat kontzertu eskeintzeko batu da. Horietako bat Bilboko Kafe Antzokian izango da. Aukera paregabea izango dugu 90. hamarkadan Euskal Herriko rock musikak eman duen talderik esanguratsuenetakoa berriz eszenatoki baten gainean ikusteko.
Bi
Gorkek (baxua eta kitarra),
Txikik (bateria) eta
Sorkun kantariak gidaturiko taldea berriz taula gainean ikusteko aukera bakarrenetarikoak izango dira kontzertuok.
Urteak dira azken kontzertua eman zutela. Eragin nabaria izan zuten belaunaldi oso batengan, askorentzako erreferentzia bihurtuz, eta
ez bakarrik euskal musikaren esparruan.
DISKOAK
Taldea Sorkunekin elkartu eta gutxira, lehenengo maketa grabatu zuten eta orduan Fermin Muguruzak "Hitz Egin" jaialdian parte hartzeko eskaintza luzatu zien. Esan Ozenki diskoetxearekin, Kashbadek hiru disko argitaratu zituen:
-
Kashbad
-Distantzia
-Hesiak
Lan gogorreko zazpi urteren buruan eta Euskal Herri osoa, Galiza eta Catalunya zeharkatu ondoren, Kashbad taldea gelditu zen.
Gerora, bakoitzak bere bidea egin du,
kasuan kasu, Sorkun kantariak bere bakarkako ibilbidean du adibiderik argiena.
Bilboko kontzertua:
Non: Kafe Antzokia
Noiz: urriak 25, osteguna
Aurresalmenta: 6,00 euro (Kafe Antzokia)
Txarteldegian: 8,00 euro
Zenbat Gararen Lagunak: 4,00 euro