Bi hamarkada errepidean.
Gasteizko taldeak zuzeneko disko berria (CD+DVD) laster argitaratuko duela iragarri du.
20 urteko ibilbidea ospatu nahi du
Betagarrik. Hori dela eta, zuzenean grabatutako lana argitaratuko du hemendik gutxira. Taldearen webgunean irakurri dugunez, "azken ukituak" ematen ari dira.
Gainera, nobedade inportantea dakarte, izan ere,
Maldito Records-ekin fitxatu baitute disko berria argitaratzeko (DVD batekin lagunduko dute).
Azken urteetan, Euskal Herriko talde ugarik lan egin dute Valentziako zigiluarekin: Gatillazo, El Drogas, Asgarth, Dikers, Lendakaris muertos... Duela gutxi, Flitter batu zitzaien eta orain, Betagarri.