Ez genuen argazki kamera kontzertura eraman. Goian, Governors. Behean, Kauta.
Gaueko 9etan zabaldu zituen ateak Bilboko Kafe Antzokiak neguko gau hotz horretan, Gipuzkoako bi talde jasotzeko: Andoaingo Kauta eta Arrasateko Governors.
Banda biek atera dute disko berria Baga-Bigako faktoriaren eskutik.
Kautak lau urteko etenaldiari amaiera eman dion
Agerre lana eta,
Governorsek, Bilbon aurkeztu zuen
Morphinapolis entzutetsua. Kafe antzokiko ostegunetako kontzertuek sona dute jada, eta data honetan, gehienetan, egungo musika talde euskaldunak entzuteko parada ematen digu Bilboko areto ezagunak.
Beraz, jenderik ez zen falta izan. Kauta atera zen oholtzara lehenengo.
Mikel Moreno (ahotsa eta gitarra),
Adrian Elustondo (baxua) eta
Gorka Mendizabal (bateria) dira Kauta eta ondo defenditu zuten zuzenean disko berria. Zuzeneko eraginkorra, ejekuzio ezin hobea, baina batzuetan azeleratu samarrak nabaritu nituen, metalaren kontuak izango dira, hori baita Kautaren oinarria.
Hala ere, ez ziren falta izan ahots leunagoak Mikel Morenoren eztarritik. Disko berriko kantak jo zituzten nagusiki, hala nola,
Izan genuen, Iraun genuen, Puzzlea, Begirada edota
Oraindik ere.
Governors gogotsu igo zen eszenatokira. Bolumena iragarrita zegoen, baina beste ezusteko batzuk izan zituen kontzertuak, ez baikenekien sugar eta kez beteko zela eszenatokia gitarra jolea eta abeslaria bertako harmailetara igotzen zirela.
Paradisu Bailara, diskoa zabaltzen duen abestiak, zabaldu zuen baita ere kontzertua. Etorriko ziren gero,
Morphinapolis, Reset, Harresia, Baneki, Garai Berri hori edota
Zuloan.
Jsang izan genuen zeremonia maisu eta ederki berotu zuen taldea ikustera etorritako publiko sutsua. Aurrealdean ondo dantzatu ziren Arrasatekoek egindako abestiak.