Governorsen bira bukaeraren afixa.
Governors-ek ez du zuzenekorik emango 2016an
Governors taldearen aurtengo bira bukatzear dago 30 zuzeneko baino gehiago egin eta gero. Urria eta azaroa bitartean dozena erdi kontzertu emango dituzte Euskal Herrian eta Katalunian (Basauri, Tolosa, Eskoriatza, Cerdanyola del Valles, Bartzelona eta Durangon).
Governors-ek ez du zuzenekorik emango 2016an, merezitako atsedenaldia hartzeko. Tira, lanean segituko dute lokal barruan disko berria prestatzen joateko.
AZKEN KONTZERTUAK- Urriak 11, Basauri (Arizgoiti plaza)
- Urriak 16, Tolosa (Bonberenea)
- Urriak 23, Eskoriatza (Zaldibar antzokia)
- Azaroak 13, Cerdanyola del Valles (Dresden aretoa)
- Azaroak 14, Bartzelona (Razzmataz aretoa)
- Azaroak 21, Durango (Plateruena)