Berri Txarrak.
Lan berria azaroaren bukaeran kaleratuko da, taldearen Only In Dreams zigilu propioaren babesean.
Modu batean, eta aldeak alde,
Raymond Queneauren
Estilo Ariketak liburu bikaina gogora ekarri digu Berri Txarrak-en proiektu honek. Ez ditugu diskoak bilduko dituen hogei kantuak entzun, hortaz ezin dugu ezer gehiago erantsi, baina hiru ekoizle desberdinekin lan egin izanak eta Berri txarrak-ek aurreratu dituen pistek ideia horretara eraman gaituzte.
Esaterako, zabaldu duten bigarren aurrerapen kantuak (
Lemak, aingurak) zer esana eman du, daukan pop aldaera dela eta.
Bai, orain arte ohituta geunden "btx soinuarekiko" desberdina da oso (nahiz eta taldearekin batera bere soinua ere etengabe eboluzionatzen joan den; bistakoa da lehen diskotik azkenera dagoen aldea), baina taldekideen musikazaletasun izugarria (Gorka Urbizu adibidez, musika irenslea dela badakigu eta askotariko estiloen zalea ere) ezagutzen
dutenak ez lirateke, modu batean, harritu behar.
Komunikabideetara
helarazi duten prentsa-oharrean argi adierazi dute gainera: "Musika etengabeko
bilaketa dela sinetsita, baina, bagenuen beste asmo
bat: lan berriko abestiak hiru zatitan banatzea: hiru ekoizle arras
ezberdinen eskutan jartzea, rocka ulertzeko hiru molde, hiru ikuspuntu
(ia) kontrajarri, ez bada kantuaren alde egiten dutela denek".
Eta zer esan disko berriak sortu duen ikusminaz? Ordu gutxitan Badok atarian
20.000tik
gora entzunaldi izan dituela txiokatu du Berri Txarrak-ek twitterren (Youtuben 11.000 bistatik gora izan ditu dagoeneko).
Esan bezala,
Denbora da poligrafo
bakarra disko hirukoitza izango da (LP formatuan ere argia ikusiko du): "20.
urteurrena ospatzeko zerbait berezia eskaintzeko gogoa piztu eta
Haria
bira amaitu orduko kantu berriak lantzen hasi ginen. Sortze prozesu
luzeari hasiera eman genion hala,
GRABAKETA SAIOAK BTX-EN HITZETAN
- #BTX20URTE01: ROSS ROBINSON @ Venice, Kalifornia-AEB (Martxoa-Apirila):
"Haria
(2011) diskoaren grabaketan piztu zen elkarrenganako lilurak Ross
Robinson-BTX elkarlan artistikoan urrats berri bat ematera eraman
gintuen. At The Drive-In, Slipknot, The Cure eta abar luze batekin lan
egindako ekoizleak alderdi emozional eta hare espirituala lehenesten
ditu, musikariaren erraiak hatz puntekin ukitu eta tripetatik egindako
interpretazioen bila beti".
- #BTX20URTE02: RICKY FALKNER @ Estudios Reno, Madril (Uztaila-Abuztua):
"Estilo-ariketa
honetan, abesti sorta berezia prestatu genuen bigarren EP-rako,
aurreiritzi guztiak alboratuta. Indie eszenan ezaguna den Ricky Falkner
(Standstill, Lori Meyers, Love of Lesbian