Kashbad, abesti berriak prestatzen ari da.
"Berriro ere martxan! Abesti berriak egiten" soil batekin, Errenteriako taldeak berriz ibilian dela adierazi du. Urte luzez bananduta egon ondoren, Kashbad 2007ko neguan elkartu zen azkeneko aldiz hiru kontzertu emateko.
1991n sortu eta hamarkada horretan zehar sona handia lortu zuen
Kashbad taldea abesti berriak egiten ari da berriz. Hala adierazi du Errenteriako taldeak bere facebook-eko profilean. Justua da onartzea lehendabizi
eitb.com-en irakurri dugula. Segituan berria egiaztatzera jo dugu. Eta halaxe da.
Kashbad-ek 2007an eman zuen bere azken kontzertua, nahiz eta orduan, bakarrik hiru emanaldi emateko elkartu ziren, taldeak plazetatik kanpo urte dezente zeramatzalako. Izan ere, 2001. urtean desegin zen taldea.
Sorkun ahotsetan zuen taldeak hiru disko grabatu zituen, guztiak ere Esan Ozenki zigiluaren eskutik:
Kashbad, Distantzia eta
Hesiak.