Skaren Piromanoak
Bilduma bat kaleratuko dute Alemania, Austria eta Herbeheretan.
Apirila eta maiatzean Europako hainbat herrialdeetan eginiko biraren ostean, berri eder hau iritsi zaie Gasteiztarrei. Bremen hiriko Jaro disketxeak (www.jaro.de) Betagarriren doinuak argitaratzeko nahia agertu zuen. Metak disketxearekin harremanetan jarri ostean, urrian Betagarriren bilduma berezi eta berria kaleratuko da Alemanian, Austrian eta Herbeheretan. Diskoaren izenburua Basque Fire izango da, eta taldearen disko guztietatik hautaturiko abestiek osatuko dute. Dudarik gabe laguntza ezin hobea izango da datorren abenduan Europatik egingo duten birarentzat. Eta ziur gaude sua piztuko dutela... Gasteizen eman berri duten kontzertuan 10.000 zale bildu zituzten!