entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-07-22

SNFU hardcore talde mitikoak uztailaren 25an joko du Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan

Estricalla eta Arrautz Ustelak taldeek lagunduko dute oholtza gainean

Harcore jaialdi polita antolatu dute. SNFU, Estricalla, Arrautz Ustelak eta disko jartzaileak. Harcore jaialdi polita antolatu dute. SNFU, Estricalla, Arrautz Ustelak eta disko jartzaileak.
90eko hamarkadan sona dezente lortu zuen Kanadako bandak Epitaph diskoetxearen magalean.


Hardcorearen eszenaren baitako beste talde ospetsu batekin jaialdia antolatu dute Putzuzuloko lagunek. Kasu honetan, SNFU hardcore taldea izango da kartelburua. Taldea 1981ean sortu zen Edmonton-en (Kanada) eta hardcorearen zein skate-punkaren erreferenteetako bat bilakatu ziren. Konpromisozko letrak eta jarrera erakutsi izan dute urte guzti hauetan eta 10 disko grabatu dituzte. Azkenekoa 2013an atera zuten: Never Trouble Trouble Until Trouble Troubles You izeneko lana. Hori bai, 30 urte luze hauetan taldekideen joan-etorriak zenbatu ezinak izan dira. 90eko hamarkadaren erdi aldera izan zuten arrakastarik handiena Epitaph diskoetxearekin sinatu eta gero.
Euskal Herrian, zuzenean izan genituen duela urte mordoxka Txitxarro dantzalekuan. Eta orain, hainbat urte beranduago, Zarauzko Putuzuzulo gaztetxean ikusteko aukera izango dugu uztailaren 25ean, Mr. Chi Pig mikroan izango dela.

Estricalla eta Arrautz Ustelak taldeak izango ditugu haiekin gaua girotzen. Estricallak Marrazoa bezain azkar udaBira2014 aurkezten jarraitzen du. Triple Asalto Mortal diskoa aurkezten jarraitzen dute jotafuego.
Orioko taldea berriz, denbora luzez eszenatokietatik kanpo izan ostean bueltan da. RKL eta hasierako BAP!!! taldearen arteko nahasketa bikaina eskainiko dute. Beraien ibilbideko abesti mitikoak eta oraintxe prestatu dituzten kantu berriak ere zuzenean joko dituzte.
Jaialdiari akabera ederra emateko, Mirotza, Okerreko eta Olarius Brothers disko jartzaileak izango dira gaua girotzen.


  • ENTZUTEKO
SNFU - Paintfull Reminder
https://www.youtube.com/watch?v=3jeA7R_gmbU

SNFU-  Never Trouble Trouble Until Trouble Troubles You  2013
https://www.youtube.com/watch?v=qae4bWhbxXc

ESTRICALLA
https://www.youtube.com/watch?v=SbwXrovxJQE
www.estricalla.bandcamp.com
bidali zure berria Bidali zure berria
SARRERAK

Aurrez: 6

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.