entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Alberto Bocos 2005-02-02

SUPERCOOLS superhardcore!!!

Superhardcore!!! Superhardcore!!!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gazteak, baina eskola zaharraren maitaleak, Bergarako Supercools taldeak disko indartsua kaleratu berri du. 80ko hamarkadako hardcore punk taldeetatik edaten duen laukoteak Euskal Herriko hainbat eszenatoki zapaldu ditu zapore ona utziz zaleen artean.
Zelan sortu zen Supercools eta zergatik? Non entseatzen duzue eta zenbat aldiz?

Supercools orain dela bost urte inguru sortu zen, baina hiru urtetik hona seriotasun handiagoz gabiltza. Taldean lau kide gara: Aitor (ahotsa), Iker (bateria), Gaizka (gitarra) eta Elor (baxua). Hasieran aldiz, Alexek jotzen zuen baxua. Bergarako goiko estazioan entseatzen dugu, udaletxeak utzitako lokal kaxkar batean. Astean zehar pare bat aldiz entseatzen dugu gutxi gorabehera.

Bergara aldekoak zarete. Zelan dago gaur egun musika egoera Bergaran? Ze erlazio dago gaztetxearen eta Jam aretoaren artean?

Musika egoera nahiko ondo dago, musika estilo ezberdinetako talde dezente daude eta. Gainera, gaztetxe bat daukagu non edozein taldek aurrera jarraitzeko aukera bikaina duen. Faltan sumatzen duguna entseatzeko lokal gehiago egotea da. Gaztetxearen eta Jam aretoaren artean ez dago erlazio handirik, bakoitzak bere bidea jarraitzen eta gauzatzen du.

Uste dut 80ko hamarkadako hardcore-punka duzuela gustuko. Jende gazteak gustukoa al du gaur egun garai hartako musika mota? Ze talderen bertsioak jotzen dituzue?

Bai, garai hartako taldeak gustukoak ditugu, jotzen ditugun bertsioak ikustea besterik ez dago. Gaur egungo jende gazteak ez du garai hartako musika entzuteko ohitura handirik, baina badago jende asko musika estilo hau entzuten eta jarraitzen duena, bai gazte bai gazte sentitzen direnak. Bertsio asko jotzen ditugu, besteak beste, Bap!!, Poison Idea, Eskoriatza, Verbal Assault, Gorilla Biscuits, DOA...

Zeintzuk dira zuen talderik gustukoenak? Zer musika entzuten duzue gaur egun? Zaletasunik?

Bakoitzak bere gustuak ditu, baina gehien bat aipatu ditugun garaiko taldeak. Bateria joleak heavy metala du gustukoa, baina beste musika motak ez ditugu alde batera uzten. Zaletasun ezberdinak ditugu taldetik aparte, eta Bergarako gaztetxean ere aritzen gara.

Poison Idea eta M.D.C taldeekin jo izan duzue. Zelakoa izan da esperientzia?

Esperientzia polita izan zen. Betidanik entzun ditugun taldeekin eszenatoki berdinean jotzea polita da. Gehien bat, gure musika eta ideiak jende askori eskaintzeko modu aproposa izan da.

Zeinekin joko zenukete zuzenean?

Gurekin batera festi potente bat jotzeko gogoa duenarekin, baina ez legoke gaizki Bap!! edo guk entzuten ditugun taldeetako batekin jotzea.

Zein lekutan jotzen duzue gusturago?

Gaztetxeetan gehienbat eta berotasuna sortzen den lekuetan.

Nola, non eta zeinekin grabatu zenuten CDa? Ze teknologia erabili zenuten? Pozik al zaudete CDa atera duzuen banatzaile alternati-boekin?

Gure diskoa Studio 77-n grabatu genuen Jorge Reboredorekin 2003ko irailean, baina urte bat beranduago irten da kalera. Nasako teknologia erabili genuen ja, ja, ja... Euskal Herriko banatzaile alternatibo ezberdinekin (Cooperaci
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.