Ezinean. Argazkia: ezinean.com
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ezinean taldea 2001. urte inguruan sortu zen hardcore melodikoaren arrastoan ondo pasatzeko asmoarekin. 2005. urtean euren lehen maketa argitaratu zuten baina ez zen inoiz kaleratu, entzun bezain pronto, Gor zigiluak diskoa grabatzeko proposamena egin baitzien. Euria egin du ordutik, eta disko gehiago atera dute. Orain, euren hasierako ideiari eutsiz, Azpeitiako talde gazte honek helburu berberarekin jarraitzen du, hardcore melodikoaren laguntzaz ondo pasa eta pasaraztea.
Partaideak- iban amenabar (baxua eta ahotsa)
- oier ezeiza (gitarra)
- oihan amezua (bateria)
- oihan lizaso (gitarra eta koruak)
Diskografia- Berriz (Oihuka, 2014)
- Zuretzat (Gor, 2008)
- Ezinean (Gor, 2006)