Lehiotikan
Hamalau urteko eskarmentua eta laugarren diskoa poltsikoan. Denboraren joan-etorriak haien espazioa topatzeko balio izan die. Betiko estiloari eutsi diote, ez dute aldatzeko beharrik. Topikoetatik aldentzen saiatu dira Ilunago, ederrago honetan ere. Gorka abeslariarekin solastu gara honetaz guztiaz.
Ilunago ikusten al duzue zuen burua?
Ilun hitzak ez du zertan kutxu ezkorrik izan. Zeozer intimoagoa, poetikoagoa izaten ahal da ilun dagoen hori. Bide horretatik doa gure ideia. Ilunago, ederrago diskoari izena ematen dion abestiaren titulua da eta ez diogu kutxu txarrik bilatzen horri.
Orduan, aurreko lanak baino ederragoa da hau?
Ez naiz ni izanen hori esanen duena. Lokalean biltzen garen bakoitzean saiatzen gara ahalik eta hoberen lan egiten. Jendeak zer pentsatuko duen ez dakigu. Pozik gaude emaitzarekin: letrak, konponketak, musika