Laugarren diskoa aurkezten ari dira egunotan Leihotikan taldeko lagunak. Hamabost pieza inguratu dituzte diskora, eta beren soinuari fidel mantendu dira. Hardcore melodikoan tematua segitzen dute, abiadurak sorrarazten duen zirraran. Nahi dutena egiteko pribilegioa duen taldea da Leihotikan, urteek emandako eskarmentua ez ezik, non dauden aski ongi jakin badakitelako, edo hori da behintzat transmititzen dutena. Zuzen eta gogor ekiten dioten diskoari eta ez dira bide horretatik desbideratzen, hardcoreak eta punkak markatzen duen bide horretatik, alegia. Letrak, beti bezala, inteligenteak dira eta taldea sendo eta osatua entzuten da, gogor eta gihartsu. Inoiz baino gehiago? Baliteke, bai. Baloratuagoa beharko zuen taldea da Leihotikan beren azken diskoak aski ongi erakusten duenez.