Gaztelaniari erreserbatua zirudien esparrua (punkzineena alegia) euskaraz bete izana da oraintsu 10 urte bete dituen Izu Giroa fanxine bizkaitarraren lorpenetako bat.
Baina hizkuntza kontuetatik harago, kalitatezko argitarapen bat 10 urtez huts egin gabe argitaratu izana ez da ez ahuntzaren gauerdiko eztula. Euskal Herriko zein Nazioarteko talde franko igaro dira zuri-beltzezko orriotatik, batez ere elkarrziketa formatuan, baina disko kritikak, artikuluak, kontzertu kronikak, umore zertzelada azidoak eta beste irakurri ahal izan ditugu hamarkada honetan.
Punkzale eta hardcorezalea bazara, biziki gomendagarria.
Harremanetarako: izugiroa@hotmail.com