Abuztuaren hasieran jakin genuen. Tony Slyk, No Use For A Name hardcore taldearen abeslari, gitarra jotzaile eta konpositore nagusiak utzi gintuen. Taldearen bideo eta kontzertu aukeraketa bat egin dugu, 90ko hamarkadan loraldia ezagutzu zuen taldeko buruari omenalditxoa egiteko
Tony Sly 41 urte zituela hil zen abuztuaren hasieran. Fat Mikek (NOFX taldeko kidea eta Fat Wreck Chords zigiluaren burua) bere laguna goizegi joan dela adierazi du, eta faltan botako duela, baina heriotzaren zergaria ez da jakitera eman.
No Use For a Name 1987 urtean eratu zen eta Tony bi urte beranduago sartu zen taldean. Bederatzi disko grabatu zituen eta azkenaldian, formatu akustikoan ari zen jotzen Lagwagon-eko Joey Caperekin batera. No Use for A Name hardcore melodikoaren talde esaguratsuenetako bat izan zen 90eko hamarkadan (batez ere). Taldeak Euskal Herrian jo izan du behin baino gehiagotan.