entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2004

The Empire strikes first Bad Religion

Hardcorea CD
No Control (1989) edo Against The Grain (1990) diskoen maila lortu gabe, The Empire Strikes First-ek jarraipen ezin hobea ematen dio Bad Religionen berpiztea iragartzen zuen The Process Of Belief (2002) lanari. Disko hartan, Bret Gurewitz gitarra jole historikoa berreskuratzeaz gain, Los Angeleseko taldeak Atlantic multinazionala utzi eta Epitath zigilu mitikora itzuli zen. Lan berri honentzat 14 kantu sortu ditu inork baino hobeki menperatzen duen errezeta aplikatuz: kantatzeko era melodikoa hardcore erritmo bizi batean. Hori da Sinister Rouge, Atheist Peace, Let Them Eat War edo The Quickening bezalako abestietan ageri dena. Askorentzat baliteke disko bat gehiago izatea, baina aitortu behar da taldeak kantu bikainak egiteko gaitasun aparta duela. Horrela, Los Angeles is Burning eta All There Is kantuek singleak izateko itxura galanta dute. Gainera, Greg Graffinek gero eta hobeto kantatzen du. Hitzetan ere, Bad Religion musika estilo horretan saiatzen direnei aise nagusitzen zaie. Izan ere, hasieratik erakutsi kontzientzia politiko eta sozial zorrotzak bizirik mantentzen dute eta erraz asma daiteke zein den
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.