Konfirmatuta! Granadan bizitza dago! Bost kantuko demo baten ostean, V.A.S.-ek bere lehen iraupen luzekoa atera du. Andaluzian dena txalo jotze eta flamenkoa ez dela baieztatzen digute. Portraits 7.5 lan oso konpletoa da, non hardcore, rock eta emo soinuak uztartzen diren, atmosfera ilun eta siniestroekin bat eginez noiz edo noiz. Letra ia gehienak ingelesez idatzita daude eta produkzioa kiskaltzailea da emo-pop ildoko momentu lasaietan zein emo-metal estiloko abiatzeetan, oihu urratzaileak barne. Estatuko hainbat talde gogora ekarri dizkidate: Standstill, 995, Maine, Cordura, Shameful Heaven edo Same Old eta baita nazioarteko talde baztzuk ere: Sense Field, Stillsuit, Braid, Elliott, Fugazi edo Joan Of Arc. Granadakoak direla esaten ez badidate, Jade Tree, Dischord edota Polyvinyl diskoetxeetako talde berri bat dela uste izango nuke.