Hilkar taldearen "Berreraikitzen" diskoaren azala.
Hilkar trhashcore talde berria estreinako diskoarekin datorkigu. Taldea Zarautz, Urretxu eta Donostiako taldekidez osatuta dago, aurretik Amoniako 87, Burux-Lee eta Basurde bezalako taldeetan ibilitakoak. Diskoa sortzi abestiz osatuta dago, hauetatik bi bertsioak direnak: lehena Andoaingo 30% hardcore taldearen "Nahi dezun guztia" abestiarena eta bigarrena diskoa ixteko Rip taldearen "Policia no" abesti ezagunarena, beti ere, biak ala biak talderaren soinura oso ondo eramandak. Ahots ahutsita, riff indartsu eta "zapatilla" bitartez indarrez josten dute disko osoa. Hala ere, beren zuzenekoetan abestiak irabazten dutela esango nuke. Batzuetan metalera hurbiltzen dira, baina orokorrean hardcoretik hurbilago daude.