Zerbait berria aurkeztu zitzaidan Minor Threat-en lehen Ep-a entzun nuenean. Ez ziren musikari onak, grabazioa ez zen kalitate handikoa, baina zirrara erabatekoa izan zen. Dena zeukan! Abiadura, geldialdiak eta erritmo aldaketak, koru izugarrizkoak, ahots oihularia baina ez zakur ahotsa. Gainera, kantuak motzak ziren, ez zegoen solo kutre eta sofistikaturik, letrak konprometituak ziren eta aldi berean inteligenteak eta ez begi bistakoak. Eta azal hura!!! Hori maila!!! Gorrotoa eta adiskidetasuna, abandonua eta konpromisoa, harrotasuna eta apaltasuna. Zu ere mehatxu txikia izan zaitezke!!!