Ira et Decessus
Hasieratik, 1989. urtetik, Ira Et Decessus talde mitikoa izan da eta da hardcore eta punk munduan. Eta ez bakarrik Euskal Herrian, baita Espainian eta Europako beste hainbat tokitan ere. Hori baieztatzen dute eskaini dituzten kontzertu kontaezinek, kontinente zaharrean eginiko itzuliek, euren musika indartsuak, grabaketek eta disko-bildumetarako eginiko hamaika ekarpenek. Hamabosgarren urteurrena ospatzeko hainbat grabazio kaleratu dituzte, formatu ezberdinetan. Egungo hardcoreari buruz ere aritu gara beraiekin.
Hasi zinetenetik, zer-nolako aldaketak sumatu dituzue hardcore munduan?
Galdera gogor samarra egin diguzu hasteko. Garai hartan hardcoreak gizarte aldaketarekin zerikusia zuen, kontzertuak autogestionatutako lokaletan ziren