Folkcore taldea hardcorea bultzatzen
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
1995 urteaz geroztik dago Zarauzko talde hau jardunean euskal HC mugimenduan. Iaz aurkeztu ziguten euren lehenengo lan luzea, Petazetak , Cooperaccion Rcds. diskoetxearen eskutik. Disko hau argia ikusi aurretik hainbat maketa plazaratu dute: Moituai! (autoekoizpena, 1995), Zoriontasuna salgai (Aza Rekords, 1997) eta Farrez (Cooperaccion Rcds., 1999). Taldearen historia eta jarduera pixka bat gehiago ezagutzeko xedearekin elkarrizketatxo bat eduki genuen Joxerra gitarra jolearekin eta Kale baxu jolearekin.
1995ean hasi zen entseatzen Folkcore taldea Zarauzko Vista Alegreko auzoan, Anestesia taldearekin lokal berdina konpartituz