Cesar Strawberryk bere talde paraleloarekin jarraitzen du. Nahiz eta duela urte gutxi batzuk Def Con Dos berpiztu zuten, egia esan, gaur egun freskoago iruditzen zait beste talde hau: Strawberry Hardcore. Modaren gauzak ote dira? Estilistikoki ez du ezer berririk besapean ekartzen. Musika azkarra erritmo biziaz horniturik eta ahots melodikoak koroz inguratuta. Ondare handiena, Cesarren talde guztietan bezala, letra paregabeak dira, kritika eta ironiaz gain egiten dutenak. Nabaria da ez dela iritsi berria larre hauetara. Lan honetan, hamar kanta azkar eta fresko bildu dituzte, gustura entzuten direnak. Aipagarrienak
Los 400 golpes, La vida no me contrata edo diskoari izena ematen diona,
Todos vamos a morir. Soberan dago esatea grabazioaren kalitatea handia dela eta lortu duten soinua zeharo