Total harrokeriya.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ostiral honetan, hilaren 31n, hasiko da Humilitate eta Burux Lee taldeek elkarrekin egingo duten europar bira. Zazpi kontzertu emango dituzte hainbat herrialdetan eta kilometro ugari egingo dituzte furgonetan 12 egunetan zehar. Frantzia, Holanda, Alemania, Polonia, Txekiar errepublika eta Suitzatik pasako dira.
Gipuzkoako hardcorea, Zarauzkoa ere esan genezake, Europara doa berriz. Oraingo honetan Humilitate eta Burux Lee taldeak. Total Harrokeriya Europe Tour 09 abian da