Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Straight Edge txostenaren lehen zatian (Entzun! 53) mugimendu kontrakultural honen hastapenak eta eboluzioa aztertu genituen, eta baita Straitht Edge filosofiaren jatorrizko mezuaren gaizki ulertzeak ekarri zituen jarrera atzerakoiak. Bigarren zati honetan hain zuzen ere, azken alderdi honetan sakontzen dute egileek, interpretazio okerrek eragindako jarrera sektarioetan, alegia.
Logikoa denez, gisa honetako erronka batek erantzuna izan zuen gizarte puritano amerikarraren aldetik. Erantzunak askotarikoak izan dira, zein baino zein arraroagoa. Interneten barrena bueltatxo bat ematea aski da hainbat webgune aurkitzeko, non, adibidez, ultrakatolikoek konspirazio nazi-komunista (