Dagoeneko, Ratos De Porao muturreko doinuen klasiko ukaezinak dira. Brasilgo hardcorearen aitzindariak, metal eta hardcorearen arteko fusioaren maisuak, 20 urte baino gehiago eman dituzte diskoak grabatzen eta kontzertu basatiak ematen, eta zaila da hain ibilbide luzea laburtzea. 1983an lehenengo lan luzea argitaratu zuten, Crucificados pelo sistema, Hego Ameriketako hardcorearen klasiko bat (duela gutxi berriro grabatu dute Alternative Tentacles zigiluarentzat, Sistemados pelo crucifa izenpean). Beste disko pare baten ostean (Descanse em paz, 86koa, eta Viviendo cada dia mais sujo e agressivo, 87koa) Roadrunner etxe indartsuak fitxatu zituen, eta geroztik disko ugari grabatu dituzte. Garrantzitsuenak baino ez ditugu aipatuko: Brasil (89) eta Anarkophobia (91) thrascorearen esparruan egindako bidearen mugarri izan ziren; 92an zuzeneko bat argitaratu zuten, RDP Vivo; Feijoada Acidente? (95) izenaz bertsioz beteriko bi disko kaleratu zituzten; lehenengoan kanpoko eraginei omenaldia egiten zieten, eta Minor Threat, Black Flag, Saints edo Poison Idearen abestiekin batera Eskorbutoren Mucha policia ere jotzen zuten; bigarrenean, Brasilgo punk eta hardcore talde aitzindarien bertsioak egiten zituzten. Azken urteotan, Roadrunner-etik alde egin ostean, Carniceria Tropical (97) eta Guerra civil canibal (00) kaleratu dituzte. Ibilbide luzea izanagatik, RDP-k jakin du soinu fresko, indartsu eta oldakorrari eusten, eta belaunaldi berrien begirunea irabazi dute: horren lekuko, 1999an 20 taldek grabatutako omenezko diskoa, Traid